Marokoko erregeak gobernu berria izendatu du

2013ko urriaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
RABAT. Marokoko Gobernuko hainbat goi kargudun izendatu ditu Mohamed VI.a Marokoko erregeak. Besteak beste, Barne, Atzerri eta Ekonomia ministroak aldatu ditu; denera, 31tik 39ra gehitu ditu sailak. Abdelilah Benkiran lehen ministro islamistaren PJD alderdia bakarrik geratu zen gobernuan uztailean, Istiqlal alderdiak koalizioa utzi zuenean. RNI Independenteen Batasun Nazionala sartu da orain haren partez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.