Marokoko Gobernua izendatu du Mohamed VI.a erregeak

Abdelillah Benkiran islamista izanen da presidentea; erregeak boterearen zati bat utzi beharko dio gobernuari

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bortz astetako negoziazioen ondoren, Marokoko Gobernua izendatu du Mohamed VI.a erregeak. Abdelillah Benkiran izanen da presidentea, iragan azaroaren 25eko bozak irabazi zituen PJD Justiziaren eta Garapenaren alderdi islamistakoa. Indar horrek 30 ministrotatik 11 izanen ditu. Istiqlal alderdi nazionalistak, berriz, sei izanen ditu.

Gobernu berriaren eraketa Mohamed VI.ak agindutako erreformen parte da. Bozak azarora aitzinatu zituen erregeak, eta, konstituzio berriaren arabera, bere boterea murriztuko du gobernuaren mesedetan. Herrialde arabiarretako matxinadei jarraiki, Marokon ere lehertu ziren protestak baretu nahi ditu Mohamed VI.ak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.