Marokoko Poliziak eraso egin dio Aminatu Haidarri
AAIUN. Aminatu Haidar giza eskubideen aldeko ekintzaile sahararrak salatu du Marokoko Poliziak eraso egin diola fisikoki. Herenegun, manifestazio batean errepresioa salatu eta etxera itzultzean, Poliziak bere autoa harrikatzen ari zirela ikusi zuen; borra batekin sabelean eta bizkarrean jo zutela ere salatu du.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu