DUBLIN. Sinn Feinek Dublinen egindako kongresuan izendatu zituen atzo alderdiko buruzagi berriak: Mary Lou McDonald izango da aurreratzean presidentea, eta Michelle O'Neill presidenteordea. Gerry Adams buruzagi historikoak egindako lana eskertuz hartu zuen kargua McDonaldsek. Ostiral Santuko Akordioak eta bake prozesua hura gabe ezinezko izango zirela adierazi zuen buruzagi errepublikanoak.