Mediterraneoan 180 migratzaile erreskatatu dituzte

2019ko abenduaren 26a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MADRIL. Guardia Zibilaren itsas salbamenduko taldeak gutxienez 180 migratzaile erreskatatu zituen atzo Mediterraneoan, Marokoren eta Espainiaren artean. Horietako 61ek gaua bi herrialdeen artean dagoen Alborango irlan igaro zuten, eta han salbatu zituzten. Beste 60 Melilla ekialdeko Chafarinas irletan aurkitu zituzten, eta gainontzekoak, Gibraltarko eta Granadako kostetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA