munDUA

Mexiko Hirian homosexualen ezkontzak onartu dituzte

Sexu bereko bikoteen arteko ezkontzak baimentzen dituen Hego Ameriketako lehen hirian bilakatu da horrela.

2009ko abenduaren 22a
15:49
Entzun 00:00:0000:00:00
Mexiko Hiriko Kongresuak homosexualen ezkontzak baimentzeko lege proposamena onartu du, gaur. Horrela, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak baimentzen dituen Hego Ameriketako lehen hirian bilakatu da.

Lege proposamena onartzearekin, orain arteko Mexikoko Kode Zibilean sei aldaketa egin dituzte, besteak beste, homosexualek haurrak adoptatzeko aukera izatea.

PAN Mexikoko alderdi kontserbadoreak erabakiaren aurrean desadostasuna agertu eta erabakiari betoa jartzeko eskatuko duela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.