Migratzaileen gune bat hutsarazi dute Calaisen, Frantzian
CALAIS. Frantziako Poliziak ehunka migratzaile kanporatu zituen atzo goizean Calais hiriko aldirietan zegoen kanpaleku batetik. Bertako agintarien arabera, 600 inguru bizi ziren bertan. «Barne Ministerioaren aginduz eta erabaki judizial batean oinarrituta» egin zuten operazioa, Calaisko Prefeturak jakinarazi zuenez. Pas-de-Calais departamenduko harrera etxeetara eraman zituzten gunean bizi zirenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu