Militar talde bat independentisten aurka auzitegi militarrak erabiltzeko prest dago

2012ko irailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
AME Militar Espainiarren Elkarteak Kataluniaren independentziaren alde egin nahi duten erakunde publikoetako kargudunak auzitegi militarretara eramateko mehatxua egin du, «indar armatuek esku hartu behar badute lurralde batasuna, burujabetza eta independentzia» mantentzeko. Hain zuzen, Catalunya Diu Prou plataformak Francisco Alaman Castro koronelaren kontra jarritako salaketa tramiterako onartu du Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak. «Mehatxuak eta genozidioari apologia» egotzi zizkion plataformak, Katalunia independente izango balitz esku hartuko zutela mehatxu egiteagatik. Sant Pere de Torelloren independentzia aldarrikapenaz galdetu ziotenean esan zuen hori.Aldarrikapen bera egin zuen beste udalerri batek, Arenys de Muntek, Europako ordezkariekin bilera bat egiteko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.