Kataluniako Barne kontseilari Felip Puigek adierazi du herrialdean gatazka izatekotan Mossos d'Esquadrako poliziak «Generalitatearen zerbitzura» egongo direla. Mossoen «leialtasuna» goraipatu du, eta Kataluniako eta Espainiako gobernuen agindu kontrajarriak jasoko balituzte, Madrilek erreferenduma debekatuko lukeen kasuan, mossoak «herrialdearen eta bertako instituzioen zerbitzura» egongo direla gaineratu du, besteak beste. Gizarteak «erreferentzia eta konfiantza ematen duten erakundeak» behar dituela esan du, eta Polizia horietako bat dela.
Kataluniako Poliziaren kontrola auzitan jarri zuen hilabete honetan Europako Legebiltzarreko lehendakariorde PPko Vidal-Quadrasek. Mossoak Guardia Zibilaren kontrolpean jarri beharko liratekeela esan zuen.
Jordi Dalmau mossoen sindikatu bateko buruak adierazi duenez, Polizia horrek Katalunian eskuratu duen «irudia mantendu» nahi du, baina sindikatua ez dagoela «inongo kolore politikoren menpe».
Mossoek Generalitearen alde egingo dute gatazka badago, Puigen arabera
Madrilek galdeketa debekatuta ere, Masen gobernuaren agindura egongo direla ziurtatu du Barne kontseilariak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu