Muammar Gaddafiren seme Saif al-Islam Libiako bozetara aurkeztuko da
TUNIS. Muammar Gaddafi Libiako buruzagi zenaren seme zaharrena, Saif al-Islam Gaddafi, herrialdeko presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztuko da, Ayman Boras bozeramaileak atzo jakinarazi zuenez. Bozak urte bukaeran egin nahi ditu NBEk. Saif al-Islamek sei urte egin zituen milizia baten preso, baina iaz aske utzi zuten.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu