Myanmarko junta militarrak egindako erasoetan 50 pertsona baino gehiago hil dituzte

Zenbait aire eraso egin dituzte; ezkontza bat ospatzen ari zen herritar talde baten kontra jo dute, besteak beste, eta hainbat etxebizitza ere suntsitu dituzte.

Myanmarko junta militarreko kideak, artxiboko irudi batean. MRTV / EFE
Myanmarko junta militarreko kideak, artxiboko irudi batean. MRTV / EFE
arantxa iraola
2026ko azaroaren 29a
17:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bost aire eraso egin ditu orduotan Myanmarko junta militarrak, eta 50 pertsona baino gehiago hil ditu. Informazio agentziak zabaltzen ari diren datuen arabera, herritar zibilen kontrako erasoak izan dira. Pekhon herrian, esaterako, ezkontza bat ospatzen ari zen herritar talde baten kontra jo dute, eta 21 pertsona hil dituzte, tartean bi ume. Etxebizitzen kontrako erasoak ere egin dituzte.

Militarrak 2021etik agintean daude Myanmarren, eta azken urte honetan, bereziki, ugaritu egin dituzte airetik egindako bonbardatzeak. Herritarren kontrako erasoak izan dira, eta funtsezko azpiegiturak ere suntsitu dituzte. Erietxeen, eskolen eta azoken aurkako erasoak egin dituzte. 

Nazioarteko testuinguru zail batean ari dira. Oraintxe astebete jaso zuten Nazioarteko Justizia Auzitegiaren ebazpena: Myanmarko militarrei egotzi die rohingya etniaren genozidioa egitea. Esan du estatuak ikertu egin behar dituela krimen horiek, eta kalte-ordainak eman behar dizkiela biktimei. Era berean, ebatzi du genozidiotik ihes egin zutenen itzulera ere bermatu behar dela.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA