Namibian emakume bat izendatu dute, lehen aldiz, gobernuko lehen ministro

2015eko martxoaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
WINDHOEK. Saara Kuugongelwa-Amadhila, Namibiako askapen borrokan ibilia eta 2003. urtetik Finantza ministro izan dena, gobernuburu izendatu du Hage Geingob presidenteak. 1990ean independentzia lortu zuenetik, SWAPO alderdiak agindu du Namibian, eta aurreneko aldiz emakume bat izendatu dute lehen ministro. 2006-2007ko ekinaldian, Finantza ministro zela, gastu publikoa erruz murriztu eta, historian aurreneko aldiz, gobernuaren jarduna superabitarekin amaitzea lortu zuen Kuugongelwa-Amadhilak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.