Netanyahuk abenduan eskuratu zuen alderdiko presidentetza Sharonek Likud utzi eta Kadima alderdia sortzeko erabakia hartu ostean. Likudeko buruzagitza eskuratu zuenetik behin eta berriz eskatu die Netanyahuk bere ministroei Gobernua uzteko. Ordutik Likudeko lau ministrok jarraitu dute Sharonen taldean: Silvan Shalom Atzerri ministroa, Dan Naveh Osasun ministroa, Limor Livnat Hezkuntza ministroa eta Yisrael Katz Nekazaritza ministroa.
Lau ministroak bi orduz egon ziren atzo Netanyahurekin bilduta. Likud alderdiak Tel Aviven duen egoitzan bildu ziren eta kargua uzteko erabakia hartu zuten. Hasiera batean baina Livnat eta Shalom ministroak berehala dimititzearen aurka agertu ziren. Livnaten ustez, egungo Gobernua Likuden botoen aukeratua izan zen. Horregatik martxoko hauteskundeen aurretik dimititzeko arrazoirik ez dagoela zioen Livnatek. Bestalde, Shalomek, ohartarazi zuenez, Likudeko ministroek Gobernua uztea Sharonen onerako izango litzateke, baita Kadima bere alderdi berriaren onurarako ere.
Netanyahuk aste honetan bertan lortu nahi zuen bere ministroen dimisioa. Azkenean baina, asteburura arte itxoin dezan eskatu diote; Ariel Sharon lehen ministroari ostegunean bihotzeko hobekuntza egin arte.
Ekialde Hurbila
Netanyahuk dimisioa aurkezteko agindu die Likud alderdiko ministroei
Likud eskuineko alderdiko presidente Benjamin Netanyahuk dimisioa aurkezteko agindu die gaur Ariel Sharon lehen ministroaren Gobernuan jarraitzen duten bere alderdiko ministroei. Tel Aviveko Haaretz egunkariak eman du albistearen berri. Netanyahuren eledunak azaldu duenez, lau ministroek datorren igandean utziko dute kargua gobernu kontseiluaren asteroko bileran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu