Munduko Merkataritza Erakundearen goi bilera

Nicholson libre utzi dute larunbatetik atxilotuta eduki ostean

Paul Nicholson EHNEko kidea larunbatean atxilotu zuten Hong Kongen. MME Munduko Merkataritza Erakundea goi bileran zegoela, manifestazioa egin zuten, eta Nicholson han zen. Berarekin batera beste ehunka lagun ere atxilotu zituzten. Orain, 20 korear geratzen dira atxilotuta. EHNEk haiek guztiak askatzeko eskatu du, eta beraien iritzian MMEren goi bilera porrota izan dela azpimarratu dute.

2005eko abenduaren 19a
16:51
Entzun 00:00:0000:00:00
EHNEk gogor salatu du MMEren jarrera, eta ehunka nekazari atxilotu izana salatu. Izan ere, martxa baketsua Hong Kongeko poliziak moztu zuela diote, eta orduna istiluak hasi zirela. Jendea, protestan lurrean eseri zela, eta orduan, ehunka lagun atxilotu zituztela salatu dute.

Bestalde, MMEko agintariek lortutako akordioa goi bilera justifikatzeko egin dutela azaldu du EHNEk. Euskal Herriko Nekazarien Erakundeak eta Via Campesinak, atxilotu guztiak askatzeko eskatu dute, eta manifestazio eskubidea errespetatzea.

Nekazari erreforma erreal bat egiteko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.