Nicolas Sarkozyren 2012ko kanpainako finantzaketaren epaiketa atzeratu dute

2021eko martxoaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PARIS. Frantziako 2012ko presidentetzarako hauteskundeetako kanpaina modu irregularrean finantzatzea egotzita, Nicolas Sarkozy presidente ohiaren kontrako epaiketa hasi zuten atzo Parisen, Frantziako Zigor Auzitegian. Ordea, hitzordua hasi eta berehala hori atzeratzea erabaki zuten epaileek, prozesuan parte hartu behar zuen abokatu batek koronabirusa duelako. Maiatzaren 20an ekingo diote berriz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.