Nigeriako bozen emaitzak Gorenera eraman dituzte
ABUJA. Nigeriako sei estatutako agintariek Auzitegi Gorenera eraman zituzten atzo presidentetzarako hauteskundeen emaitzak—otsailaren 25ean eginak zituzten bozak—. Salaketan, argudiatu dute emaitzen zenbaketa ez zela egin arauek dioten modura. Hauteskunde batzordearen arabera, Ahmed Tinubu hautagai ofizialistak irabazi zituen bozak, botoen %36 bilduta.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu