Migratzaileak

'Ocean Viking' ontziak 407 migratzaile erreskatatu ditu

Azken 72 orduetan bost erreskate egin ditu Mugarik Gabeko Medikuak eta SOS Mediterranee erakundeen itsasontziak.

Erreskatatutako migratzaile talde bat 'Oean Viking' ontzian. MSF SEA
2020ko urtarrilaren 27a
11:43
Entzun

Libiako kostaldean egin ditu erreskate guztiak Ocean Viking itsasontziak. Azken 72 orduetan, bost ontzitan zihoazen 407 pertsona atera dituzte uretatik; azken biak Maltako uretan topatu dituzte. Orain haiek porturatzeko toki seguru baten bila dabil Mugarik Gabeko Medikuen eta SOS Mediterranee erakundearen itsasontzia.

 

 

Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren arabera, urtea hasi zenetik hirurogei pertsona baino gehiago hil dira itsasoz Europara heldu nahian. Nazio Batuen Erakundeak eta gobernuz kanpoko erakundeek eskatu diote EBri antola dezala prozedura bat erreskatatutako migratzaileak modu seguru eta azkarrean porturatu ahal izateko.

IOM Nazioarteko Migrazio Erakundea zenbaketa egiten hasi zenetik, 33.686 iheslari hil dira munduan. Erakunde horren kalkuluen arabera, azken 25 urteetan 75.000 lagun hil dira zeharkaldietan, horietatik 40.000 Mediterraneoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.