'Ocean Viking' ontziko 230 migratzaileak EBko hamabi herrialdetara joango dira
PARIS. Toulonen Frantziako armadak duen basean lehorreratu ziren, atzo, Ocean Viking ontzian zeuden 230 migratzaileak, eta EB Europako Batasuneko hamabi herrialdetara joango dira gehienak, EBko kide horiek horrela adostuta. Ocean Viking ontziak bi aste baino gehiago igaro zituen Italiako kostan, porturatzeko zain, baina Italiako Gobernuak ez zuen baimendu migratzaileen lehorreratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu