Elkarrek, Jakinek eta BERRIAk elkarrekin argitaratzen duten Aleka bilduman argitaratu zen Donald Trumpi buruzko liburua. Beste hainbat lagunen artikuluekin batera atera zen lan horretan Olatz Arrietarena. Eurobasque 2017 Kazetaritza saria eman diote horregatik. Bruselan ETBren berriemaile da Arrieta, eta Europa, lehen ehun egunen ezinegona du izenburu bere artikuluak. Maiatzaren 9an jasoko du saria Eusko Legebiltzarrean.
"Nola da posible estatubatuarrek, munduko potentzia nagusia zuzentzeko, politikan inolako eskarmenturik ez zuen, alderdikide asko aurka zituen eta diskurtso misogino eta arrazista zabaltzen zuen enpresari aberats hura aukeratu izana?". Galdera horiei guztiei erantzutera etorri zen liburua, eta BERRIAren dendan eros daiteke. Arrietak Europa eta AEBen arteko harremana aztertu zuen Trump Etxe Zurira iritsi zenetik, hainbat ikuspuntutatik.
Joseba Zulaika, Larraitz Ariznabarreta, Juan Garzia Garmendia, Jaqueline Urla, William A. Douglass, Unai Pascual eta Joseba Gabilondok argitaratu zituzten lana osatzen duten beste artikuluek. Arantxa Elizegi Egilegor BERRIAko kazetariak koordinatu zuen lana.