Pakistango Gobernuak krisi politikoa saihestea lortu du, oraingoz, koaliziokide garrantzitsuak bere ondoan jarraitzeko ahalegina arrakastatsua izan ondoren. MQM Muttahida Qaumi Movement alderdiak oposiziora joateko erabakian atzera egin du, eta, horri eskerrak, boterean mantentzeko Legebiltzarrean behar duen sostengua berreskuratu du. Etxekoekin konpondutakoak, ordea, nazioartean arazoak ekarriko dizkio, Nazioarteko Diru Funtsarekin eta AEBekin, batez ere, diru laguntzen truke ezarritako baldintzak betetzeko neurrietan atzera egin behar izan baitu boterea ez galtzearren.
PPP Pakistango Alderdi Popularrak gobernua ez galtzearren MQMren baldintzak kontuan hartuko dituela esan du jendaurrean, baina hori esan aurretik bi alderdiek izan dituzten negoziazioak latzak izan dira. Gobernuaren aldean dauden eserlekuetan eseritzen jarraituko du MQMk Legebiltzarrean (25), baina oraingoz krisiaren aurretik zeuzkan ministroak ez ditu berreskuratuko. Horren truke gobernuak hartu dituen hainbat neurritan atzera egin du, besteak beste, erregaien prezioen %9ko igoera ez du aplikatuko.
Negoziazio gogorrak
Joan den igandean iragarri zuen MQMk gobernu koalizioa utziko zuela, erregaien eta beste hainbat gairen igoeraren iragarpenak sutan jarri zituelako jarraitzaileak. Adituek diotenez, ordea, alderdiaren interesen aldeko estrategia izan da oposiziora joateko mehatxua, alegia, hainbat kontzesio lortzeko jokoa alderdiaren boterea handitzeko.
Baina gobernuan geratzeko erabakiak milaka milioi jasotzeko aukera arriskuan jarriko dio Pakistani. AEBek eta Nazioarteko Diru Funtsak hainbat baldintza jarrita dizkio diru laguntzak jasotzearren, besteak beste, erreforma fiskal nabarmenak egin beharra, eta hori lortzeko gobernuak bideratu duen legeak ez du PPPren babesa ez beste inorenikjaso. Asif Ali Zardari presidentearen taldea bakarrik geratu da, eta ez du neurria aurrera ateratzea lortzen. Oposizioko taldeekin ere saiatu da babes dezaten, baina oposizioak egoera baliatu nahi izan du boterea eskuratzeko.
AEBentzat garrantzitsua da erreforma hori, Pakistanek dirua izan dezan Al Kaedak eta talibanek duten indarren kontra borrokatzeko. Hillary Clintonek dagoeneko esan du pentsatzen duena erabaki berriaren inguruan: «Akats bat da egiten ari ziren urratsak alde batera utzi eta lehengoratzea». Nazioarteko Diru Funtsarentzat gobernuak erregaietan aurrekontuaren zati handiegia gastatzen du.
Testua bigarren parrafoa testua bigarren parrafoa testua bigarren parrafoa.
Testua bigarren parrafoa testua bigarren parrafoa testua bigarren parrafoa.
Ladilloa lerro bat gehienez
Testua lehen parrafoa testua lehen parrafoa testua lehen parrafoa.
Testua bigarren parrafoa testua bigarren parrafoa testua bigarren parrafoa.
Pakistango Gobernuak botereari eusteko gehiengoa berreskuratu du
MQM koalizio alderdiak oposiziora ez joateko erabakia hartu du Islamabadekin akordioa egin ondoren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu