Mundua

Palestinako hainbat miliziak su-etenaren amaiera iragarri dute Gazan

Bart Israelgo hegazkinek Hamaseko hiru kide hil dituzte bonbardaketetan.

2011ko apirilaren 2a
15:16
Entzun 00:00:0000:00:00

Palestinako hainbat miliziak indarrean zegoen su-etena amaitutzat eman dutela jakinarazi dute gaur. Bart Israelgo hegazkinek Hamaseko hiru kide hil dituzte bonbardaketetan, eta horrek behartu du palestinarren erabakia. Ismael Lubbad, Abdala Lubad eta Mohamed Eldaja dira hildakoak, eta, Israelen bertsioa gezurtatuz, Hamasek jakinarazi du ez zirela inolako atentaturik prestatzen ari. Auto batean zihoazela hil dituzte.

"Etsaiak suarekin jolasean ibili nahi badu, erre egingo da", esan du Abu Obeidak, Ezzedin al Qassan brigadetako bozeramaileak. Herri Erresistentziarako Batzarrak eta Palestinaren Askapenerako Fronte Demokratikoaren zati armatuak ere su-etenaren amaiera iragarri dute. "Palestinarren odola garesti ordaindu beharko dute, eta palestinarren amorrua jasateko prestatu beharko du Israelek", esan dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.