Askapena eta Komite Internazionalistak erakundeek, eta Palestinara joandako 40 bat brigadistek Israelen kontrako boikot kanpaina aurkeztu dute gaur goizean Bilboko La Bolsan. Erakunde eta norbanako horien iritziz, Israelgo Estatua "genozidioa" egiten ari da palestinarren aurka, eta boikotaren presioaren bidez hori geraraztea litzateke helburua.
Neurri zorrotzak proposatu dituzte: hala nola, Israeldik Euskal Herrira etorritako erakunde eta enpresei "gaitzespen publikoa" agertzea, Israelgo Estatuarekin harremanak dituzten Euskal Herriko enpresa eta erakundeen "salaketa aktiboa" egitea, etaIsraelen ekoitzitako produktuak baztertzea.
Nazioarteko elkartasuna