Pere Casaldaliga artzapezpikua hil da, Askatasunaren Teologiaren sustatzailea

2020ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BRASILIA. Lurrik gabeko nekazarien eta indigenen alde egindako lanagatik zen ezagun Pere Casaldaliga artzapezpikua. Katalunian jaio zen, baina Brasilen bizi zen 1968tik, eta Askatasunaren Teologiaren sustatzaile nagusietako bat zen. Hori dela eta, 1988an Vatikanoko buru zen Joan Paulo II.a aita santuak azalpenak eskatu zizkion. Atzo hil zen Casaldaliga, Sao Pauloko Santa Casa de Batatais erietxean, 92 urterekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.