Bart, milaka pertsona Berlinen Christopher Street Eguneko ospakizunetan parte hartzen ari zirela, furgoneta zuri batek jendetzaren aurka jo du. Erasoaren ondorioz, emakume bat hil egin da, eta beste 29 daude zaurituta. Erasotzaileak ihes egin du, eta Polizia haren bila aritu da. Susmagarri bat identifikatu dute, 21 urtekoa. Azkenean, arratsaldean atzeman dute susmagarria, eta 18:00ak aldera hil dute. Kartzelan egon zen, ikaskide bati eraso egiteagatik. Poliziaren arabera, Libanon egon berri zen, eta inguru islamistetan ibiltzen zen.
22:00ak aldera gertatu zen erasoa. Dozenaka mila pertsona zeuden bilduta Berlingo Tiergarten inguruan, LGTBI komunitatearen mugarrietako bat ospatzen: 1969ko New Yorkeko Christopher Streeteko matxinada, zeinean LGTBI taldeek Poliziaren jazarpenari aurre egin zioten Stonewall tabernaren inguruan.Â

Jai giroan egiten ari ziren elkarretaratzea Berlinen, eta orduan jo du furgoneta zuri batek, abiada handian, han bildutakoen aurka. Berlingo Poliziaren arabera, erasotzaileak furgoneta utzi du gero, eta ihesari ekin dio.
Zenbait berriemaileren arabera, jendea harrapatu ostean labana batekin jarraitu du erasoan.Â
Â

Geroztik, erasotzailea atzemateko operazio handi bat zabaldu dute Alemaniako hiriburuan. Poliziak susmagarri bat identifikatu zuela zabaldu zuen gauean. Ezaguna zuten lehenagotik ere, eta maiatzetik zegoen libre, gazteentzako atxiloketa zentro batean egon ostean. Haren argazki bat zabaldu zuten, eta Poliziak ohartarazi zuen litekeena zela armaturik egotea.
Poliziak zabaldu duenez, susmagarriak labana batekin egin die aurre, eta orduan tirokatu dute.

Â