Txile

Piñera izango da Txileko presidente 2022ra bitartean

Bederatzi punturen aldea atera dio eskuineko hautagaiak Alejandro Guillier ofizialistari.

Sebastian Piñera, Txileko presidente hautatua. MARIO RUIZ, EFE
arantxa elizegi egilegor
2017ko abenduaren 18a
10:14
Entzun

Elkarrizketarako deia eginez ospatu zuen garaipena Txileko presidente izango denak. "Elkarrekin gure demokrazia berreskuratu genuen modu eredugarrian, eta elkarrekin bilakatuko dugu Txile pobreziarik gabeko herrialde garatu bat, denentzako aukerak dituena", aldarrikatu zuen bart Piñerak, bozen emaitzen berri izan ostean.

Bi hautagaien arteko aldea oso txikia izango zela ohartarazi zuten astean zehar inkestek. Ordea, azkenean ez ziren aurreikuspenak bete: botoen %54,57 eskuratu zituen eskuineko hautagaiak, eta %45,43 Guillierrek, Michelle Bacheleten eskutik joan zenak.

Era horretan, bigarren agintaldirako aukera eskuratu du enpresariak. Izan ere, lehen agintaldia 2010 eta 2014 bitartean egin zuen Piñerak. Ordea, agintaldi honetan zailtasunak izan ditzake presidente berriak; izan ere, hauteskunde sistemaren erreformaren ondotik, parlamentuan alderdi gehiagok eskuratu dute ordezkaritza. Hortik Goazen Txile alderdiko hautagaiaren batasun eskea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.