MunDUA

PPk gehiengo osoa lortu du Galizian

39 legebiltzarkide lortu ditu, %99,26 zenbatuta. Nuñez Feijoo izango da presidentea. PSGk 24 diputatu eskuratu ditu, BNGk 12. Azken bi horiek agintea galdu dute.

2009ko martxoaren 1a
00:03
Entzun 00:00:0000:00:00
Galizian ere hauteskunde autonomikoak egin dituzte gaur eta, %99,54 zenbatuta dutela, PPk 39 legebiltzarkide ditu; gehiengo osoa, beraz (38 behar dira horretarako). PSGk 24 ditu orain arteko kontaketarekin, BNGk 12.

UPyD, IU-EU, FPG, Nos-Unidade Popular eta Terra Galega ere aurkeztu dira.

Azken lau urteetan, PP izan arren legebiltzarkide gehien zituena, PSG eta BNG egon dira Gobernuan, eta Emilio Perez Touriño (PSG) izan da presidente. Anxo Quintana da BNG presidentegaia eta Alberto Nuñez Feijoo PPkoa.

Aurreko bi hauteskundeetako emaitzak

2005 (75 legebiltzarkide)

PP. 37 (756.638 boto, %45,2).

PSG. 25 (546.413 boto, %33,1).

BNG. 13 (311.167 boto, %18,8).

Parte-hartzea. %68,1.

Presidente. Emilio Perez Touriño (PSG; BNGrekin koalizioan).

2001 (75 legebiltzarkide)

PP. 41 (791.885 boto, %51,6).

PSG. 17 (334.819 boto, %21,8).

BNG. 17 (346.423 boto, %22,6).

Parte-hartzea. %64,2.

Presidente. Manuel Fraga (PP).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.