PSC utziko du Kataluniako kontseilari ohi Maragallek
BARTZELONA. Ernest Maragall Kataluniako Gobernuko kontseilari ohiak PSC utziko du, ezkerreko alderdi subiranista bat sortzeko asmoz. Independentziaren aldeko hautua egin du Maragallek, eta, horregatik, adierazi du PSCn jarraitzeak «fikzio bat mantentzea» izango litzatekeela. 50 lagun ingururekin batera eman ditu alderdi berria sortzeko lehen pausoak, horien artean PSCko hainbat militante ohi daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu