Kataluniako Estatutua

PSOEren zuzenketak onartuz gero ez duela Estatutua babestuko ohartarazi du CiUk

Artur Mas CiU Convergencia i Unioko presidenteak ohartarazi du PSOEk Kataluniako Estatutuari aurkeztutako zuzenketak kontuan izaten badira ez dutela Estatutua babestuko. Hori dela eta, "urrats" garrantzitsua emateko eskatu dio PSOEri Estatutuaren puntu garrantzitsuenetan, besteak beste, finantzaketari dagokionean.

2005eko abenduaren 30a
17:17
Entzun 00:00:0000:00:00
Masen iritziz "negoziaketa ez doa behar bezain ondo". Azaldu duenez, Estatutuaren puntu garrantzitsuenak landu ez direnean negoziaketa aurrera doala esatea"ilusio optikoa" besterik ez da. Hori dela eta, "beltza dena arrosa kolorez ez margotzeko" deia egin du CiUko presidenteak. PSOEk Estatutuaren inguruan izan duen jarrera "benetan kezkagarria" dela uste du Masek. Azadu duenez, PSOEren jarrera "ez dator bat hasieran hartutako konpromisoekin".

CiUk une honetan izango lukeen jarrera honelaxe azaldu du Masek: "Estatutuaren inguruko gure jarrera gaur erabaki beharko bagenu, ezingo genuke onartu. Finantziaketan, Kataluniaren definizioan, eskumenetan eta beste gauza askotan Kataluniako Legebiltzarretik irten zen proposamenetik oso urrun gaudenez, PSOEren jarrera egokia izan arren, onartezina izango litzateke baiezkoa eman ahal izatea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.