Puigdemont: "Aldarri bateratua egiteko aukera dugu"

Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak mezua bidali die kataluniarrei, Bruselatik, bideo baten bidez. Biharko manifestazioan "aldarri bateratua egiteko aukera" dutela nabarmendu du, "askatasuna eta demokazia" nahi dituztela adierazteko.

Carles Puigdemont Kataluniako presidentea, gaur zabaldu duen bideo grabaketan. BERRIA
Gorka Berasategi Otamendi.
2017ko azaroaren 10a
21:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Herritarrei eskatu die 155. artikulua ezarri dutenekin ez izutzeko eta prozesu subiranistaren kontrako neurriei era baketsuan erantzuteko.

Puigdemontek defendatu du mainfestazioan argi adierazi behar zaiola Espainiari "horrela ezin duela jarraitu"; eta Europari, berriz, "albo batera begiratzeari uzteko" galdegin behar zaiola.

Kataluniari bere etorkizun politikoa "hautetsontziekin" eta "indarkerarik gabe" erabakitzea dagokio, Puigdemonten esanetan. Nabarmendu duenez, ez dago asmo hori uka dezakeen "espetxerik edo exiliorik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.