Amaitu da Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohiaren aurkako auzia. Kataluniako prozesu subiranistaren aurkako ibilbide judizialak gorabehera ugari izan ditu, baina, azkenean, Espainiako Auzitegi Gorenak amnistia legea aplikatu dio Puigemonti.
2017
- Urriak 27. Kataluniako Parlamentuak idenpendentzia aldarrikapena onartu zuen. Espainiako Gobernuak konstituzioaren 155. artikulua indarrean jarri, eta Kataluniako Parlamentua desegin zuen.
- Urriak 30. Puigdemontek eta Generalitateko bost aholkularik Bruselara ihes egin zuten, Espainiako fiskaltzak haien aurkako salaketa jarri ostean.
- Azaroak 3. Carmen Lamela Espainiako Auzitegi Nazionaleko epialeak Puigdemont eta lau aholkulari ohi atxilotzeko euroagindua indarrean jarri zuen.
- Abenduak 5. Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko epaileak euroagindua indargabetu zuen, ikerketan eragin zezakeela ondorioztatuta.
2018
- Martxoak 23. Llarenak euroagindua berriz ere indarrean jarri zuen, eta Puigdemnontek Europako zenbait herrialde igaro zituen.
- Martxoak 25. Puigdemont atxilotu zuten Alemanian, Danimarkatik Belgikara bidean zihoala.
- Apirilak 5. Alemaniako justiziak aske utzi zuen presidente ohia, eta ondorioztatu zuen ez zuela matxinada deliturik egin.Â
2019
- Urriak 14. Auzitegi Gorenak bederatzi eta hamalau urte arteko kartzela zigorrak ezarri zizkien Kataluniako prozesu subiranistako bederatzi liderri, sedizio leporatuta. Gainera, Puigdemont atxilotzeko agindua berriz indarrean jarri zuen.
2021
- Uztailak 30. EBko Justizia Auzitegiak immutinatea kendu zion Puigdemonti.
2024
- Maiatzak 30. Espainiako Diputatuen Kongresuak amnistia legea onartu zuen.
2026
- Uztailak 16. EBko Justizia Auzitegiak amnistia legeari oniritzia eman zion.
- Urriak 6. Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen Puigdemont atxilotzeko agindua.
- Azaroak 23. Generalitateko presidente ohiaren aurkako auzia itxi du Gorenak, eta amnistia eman dio.