Raphael Glucksmannek irabazi ditu PSren primarioak

Botoen %66 bildu ditu Frantziako Alderdi Sozialistaren barne hauteskundeetan. Alderdiaren presidentegaia izango da datorren apirilaren 18an egitekoak dira presidentetzarako bozetan.

Raphael Glucksmann atzo, Parisen, agerraldi batean. MOHAMMED BADRA / EFE
Raphael Glucksmann atzo, Parisen, agerraldi batean. MOHAMMED BADRA / EFE
Igor Susaeta.
2026ko urriaren 12a
15:47
Entzun 00:00:00 00:00:00

PS Frantziako Alderdi Sozialistaren primarioetan ez dute bigarren itzulirik egin beharko. Izan ere, Raphael Glucksmann hautagaiak irabazi du lehen itzulian, militanteen botoen %66 bilduta. Beraz, alderdiaren presidentegaia izango da datorren urteko apirilaren 18an egitekoak diren presidentetzarako bozetan. 

Larunbatean eta atzo bozkatu zuten, eta boto gehien bildu zutenen artean bigarrena izan zen Olivier Faure alderdiaren idazkari nagusia (%14); hirugarrena, Segolene Royale ministro ohia (%7), eta botoen %6 inguru bildu zituzten bai Emmanuel Maurelek, bai Jerome Guedjek.

«Emaitza honek zerbait oso indartsua adierazten du: bere balioei leial zaion ezkerra gai da batzeko, gobernatzeko, eta irabazteko. Hitz egin dezake justiziaz, ekologiaz, ezeri uko egin gabe», adierazi zuen Glucksmannek atzo Parisen, emaitzak jakin ondoren egindako agerraldi batean. 46 urte ditu, eta europarlamentaria da 2019tik.

Primarioak aise irabazi dituen arren, Glucksmannek ia ez du aukerarik Frantziako presidentetzagatik lehiatzeko. Inkesten batezbestekoek diotenez, botoen %10 baino ez ditu bilduko, eta aurretik izango ditu Marine Le Pen ultra, Jean-Luc Melenchon LFI Frantzia Intsumisokoa, eta Edouard Philippe zentrokoa. Hain zuzen, sozialdemokratak ezkerrarekin bat eginda aurkeztearen aurka dago Glucksmann, eta, hala, nekez aliatu dira berriro PS eta intsumisoak.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA