Raul Castrok abian jarritako erreformak

2011ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
2006. Raul Castrok behin-behinean ordezkatu zuen anaia; Fidel gaixotu egin zen.

2008. Presidente kargua hartu zuen otsailean, eta sozialismoaren barruan ekonomia birbideratuko zuela iragarri zuen. Estatuaren instituzioen jarduera zaintzeko erakundea ere sortu zuen.

2009. Ministroen Kontseiluko lau presidenteorde eta zortzi karteraren buruak aldatu zituen. Felipe Perez Roque kantzilerra eta Carlos Lage Estatu Kontseiluko presidenteordea kendu zituen. Langileen diru sarrerak handitzeko lege dekretua onartu zuen. Hezkuntzan eta osasun arloan aldaketak egin zituen. Estatuaren gastuak ere murrizten hasi zen.

2010. Estatuaren lanpostu «puztuak» kentzen hasi zen, eta , 1.800.000 langile publiko pribatizatzeko helburua iragarri. Akatsak konpontzen ez badira iraultza arriskuan zela esan zuen diskurtso kritiko batean.

2011. Jarduera pribatua sustatzen zuen bitartean, onartu zuen estatuaren lanpostuen egokitzapena atzeratu egin dela. Marino Murillo Ekonomia ministroa aldatu zuen, erreformak zuzenean zaintzeko. Maileguak eskatzeko aukera ere zabaldu zuen.Atzo, Kubako Kongresuak presidentearen erreformak babestu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.