HAUTESKUNDEAK BULGARIAN

Rumen Radev nagusi Bulgariako presidentetzarako bozen lehen itzulian

Tzetzka Tsatxeva kontserbadorea igaroko da Radevekin batera bigarren itzulira.

Rumen Radev, bozketa egunean. BORISLAV TROSHEV / EFE
2016ko azaroaren 7a
13:20
Entzun

Espero zen Tzetzka Tsatxeva GERB Bulgaria Europan Garatzearen Aldeko Herritarren Alderdiko hautagaia izatea nagusi Bulgariako presidentetzarako hauteskundeetan, baina aurre hartu dio Rumen Radev armadako komandante ohiak. Lehen zundaketen arabera, Radevek botoen %24-26 artean lortu ditu; Tsatxevak, berriz, %22-23 artean.

Inork botoen erdiak lortu ez dituenez, bi bozkatuenak hilaren 13an lehiatuko dira bigarren itzulian. Aurrenekoan, 21 hautagai aurkeztu dira. Radev politikari independentea da, eta oposizioko alderdi sozialistak proposatu du. Tsatxevaren porrotak krisia zabal dezake Bulgariako Gobernu kontserbadorean, inkestek hari ematen baitzioten garaipena.

Tsatxevak 58 urte ditu, eta Boiko Borisov lehen ministroaren gertukoa da. Borisovek berak proposatu zuen Tsatxeva presidentetzarako.

Hauteskundeek bazuten berezitasun bat: lehen aldiz, nahitaezkoa izan da botoa ematea. Herritarrek aukera izan dute, boto zuria emateaz gainera, “ez dut inor babesten” botoa emateko. Bulgarian, estatuburuak ordezkari lanak egiten ditu, eta, beraz, bozek ez dituzte herritarrak askorik mobilizatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.