Sandinistek hartu dute aurrea Nikaraguako udal hauteskundeetan

Inkesta ofizialen arabera, sandinistek 11 probintzia hiriburutan abantaila dute eta oposizioko Alderdi Liberal Konstituzionalistak bostetan. Indigenentzat izango litzateke beste hiriburua.

2008ko azaroaren 10a
17:48
Entzun 00:00:0000:00:00
Udal hauteskundeak egin ziren atzo Nikaraguan eta inkesta ofizialen arabera, sandinistak izango lirateke garaileak. FSLN alderdiak hamaika probintzia burutan hartu du aurrea —Managua hiribura barne— eta oposizioko Alderdi Liberal Konstituzionalista eskuindarrak beste bostetan. YATAMA alderdi indigenak —sandinisten aliatuak— beste hiri nagusia mantenduko du, ez baitzen hauteskunderik egin.

Nikaraguako 146 udalerritako —153 dira orotara— alkate eta zinegotziak aukeratzeko hauteskundeak ziren atzokoak. 104 herrietan irabaziko lukete sandinistek. Orain arteko nagusitasun hori mantenduko dutela dirudi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.