YEMEN

Saudi Arabiak zuzendutako koalizioak Hudaidako aireportua hartu du

Matxino xiitek esan dute erabaki "taktiko bat" izan dela handik alde egitea.

NBEren ordezkaria, gaur, Hudaidara iristen. YAHYA ARHAB  / EFE
Igor Susaeta.
2018ko ekainaren 16a
16:42
Entzun

Nazioarteko koalizioak komunikatu batean jakinarazi duenez, huthien, iparraldeko matxino xiiten, "atzaparretatik" askatu dute aireportua. Herrialdearen ekialdean dago, Itsaso Gorriko kostaldean, eta Yemengo hornidura leku nagusia da, portuarekin batera. Duela hiru urte pasatxo hasi zen gerra Yemenen. 10.000 lagun baino gehiago hil dira horren ondorioz, eta herrialdea muturreko krisi humanitario bat pairatzen ari da aspaldion. Pasa den asteazkenean Hudaidako portua hartzeko erasoa hasi zuen Riadek.

Bien bitartean, Martin Griffiths NBE Nazio Batuen Erakundearen Yemenerako ordezkaria atzo heldu zen Hudaidara, eta bi aldeekin biltzeko asmoa du. Gizarte zibila babestea du helburu haren bisitak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.