Sei hildako Nigerko errefuxiatu kanpamentu batean, suteengatik
NIAMEI. Gutxienez sei pertsona hil ziren atzo Diffako errefuxiatu kanpamentu batean izandako suteen ondorioz, Niger hego-ekialdean, gobernuz kanpoko erakunde batek jakinarazi zuenez. Hildakoen artean haurrak zeudela baieztatu zuten, eta hainbat lagun ere zauritu ziren. Agintariek oraindik ez dakite zerk eragin zuen ezbeharra.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu