Sheinbaum izango da Morenaren presidentegaia 2024ko bozetan

ander perez zala
2023ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Mexikok, ezustekorik ezean, emakume bat izango du, lehen aldiz, herrialdeko presidente karguan. Oposizioaren koalizioa izan zen lehena, Xochitl Galvez senataria hautagai aukeratuta, eta, orain, agintean dagoen Morena Nazioa Onbideratzeko Mugimendua alderdiak eman du pausoa, Mexiko Hiriko alkate ohi Claudia Sheinbaum aukeratu baitu presidentegai, inkesta baten bitartez —12.500 lagunek erantzun dute—. Urtebete baino gutxiago falta den honetan, hura da datorren ekainaren 2ko bozak irabazteko faboritoa, Andres Manuel Lopez Obrador estatuburuaren ospeak —ezin da berriz aurkeztu— eta Morenaren urteotako joera positiboak bultzatuta.

Sheinbaum lehenetsi dute inkestan iritzia eman dutenek; batez beste, %39,4k. Emaitzei erreparatuz gero, garaipena argia izan da, beste faboritoa, Atzerri ministro izandako Marcelo Ebrard, batez beste inkestan erantzun dutenen %25,8k izan baitute lehentasun.

Morenaren aurrean, oposizioak eta, batez ere, alderdi tradizionalek koalizioan aurkeztea erabaki zuten. Mexikoren Aldeko Fronte Zabala deitzen da, eta hori osatu dute PAN Ekintza Nazionalerako Alderdiak, PRI Alderdi Iraultzaile Instituzionalak eta PRD Iraultza Demokratikoaren Alderdiak, joan den ekain amaieran jakinarazi zutenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.