MUNDUA

Siriako armadak Al-Qusair berreskuratu du

Baxar al-Assaden indarrek Al-Qusair hiriaren kontrola berreskuratu dute, bart gauean eginiko erasoaldi baten ondoren.

Berria.info
2013ko ekainaren 5a
13:13
Entzun 00:00:0000:00:00

Matxinoek alde egin dute Libanoko mugan dagoen hiritik, Siriako armada erregularrak utzi dien pasabide batetik. Hala ere, hiriaren hegoaldean Siriako Armada Askeak eusten jarraitzen duela adierazi du matxinoen ordezkari batek, zaurituak hiritik atera ahal izateko.

Siriako telebistak jakinarazi du Al-Assaden indarrek bart gauean "eraso azkar, zehatz eta erabakigarri bat" egin dutela Al-Qusair hirian, eta matxino armatuek alde egin dutela Libanoko mugaldeko hiritik. Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera, berriz, Al-Qusair Hezbollah mugimendu xiitako milizianoek hartu dute, eta kezka agertu du 1.200 matxino inguruk hirian geratu behar izan dutelako, zaurituta. Maiatzaren 19an hasi zuten Al-Assaden indarrek, Libanoko Hezbollah mugimenduaren laguntzarekin, A-Qusair berreskuratzeko operazio militarra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.