Libano-Siria

Siriako presidentea galdekatu nahi du Haririren hilketa ikertzen ari den NBEren batzordeak

5{ibano lehen ministro ohiaren hilketa ikertzen ari den NBE Nazio Batuen Erakundeak Baxir Al Assad Siriako presidentea galdekatu nahi du. Dagoeneko eskatu du Assad presidentea zein Siriako Atzerri ministro Faruk Al Xaraa galdekatzeko eskumena.

2006ko urtarrilaren 2a
11:08
Entzun
Hala ere, ikuskizun dago asmo hori aurrera eramatea lortuko duten. NBEren batzordeak orain arte argitaratu dituen bi txostenen arabera, Siriak eta Libanoko zerbitzu sekretuak zerikusia izan zuten Haririren hilketan. Hain justu, Siriak ere eraginpean izan nahi du Libano, eta horixe da herrialde hartako gatazka iturri nagusietako bat. Libanoko sektore batzuk Siriarekin harreman estu horiek izatearen alde daude; beste batzuek, ordea, ez.

Hariri iazko otsailean hil zuten Beiruten, bonba-kamioi baten bidez. Siriaren eraginpean egotearen aurkakoa zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.