Faborito amaitu du PSk Frantziako Asanblea Nazionalerako hauteskundeen kanpaina inkesta guztietan. Bigarren eta azken itzulia izango da biharkoa, eta bai Ifop etxeak bai OpinonWay etxeak gehiengo osoa aurreikusten diote. Hori dela eta, dei zuzena egin die UMPk herritarrei, «txeke zuririk ez emateko» PSri datozen bost urteetarako.
Bestalde, Nicolas Sarkozy presidente ohiak atzo galdu zuen karguari lotutako immunitatea. Horrela, bere kontrako lau auzibideetan deklaratzera dei diezaioke Justiziak. Finantzaketa eta kontratazio kontu ilunekin lotuta daude presidente ohiaren kontrako lau auziak.
Sozialistak dira faborito Parisko inkesta denetan
Kontserbadoreek herritarrei eskatu diete PSri «txeke zuririk ez emateko» datozen bost urteetarako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu