TOKIO. Japoniako Parlamentuak berretsi egin zuen, atzo, LDP Alderdi Demokratiko Liberalaren erabakia. Alegia, Yoshihide Suga izendatu zuen Shinzo Aberen ordezko, Japoniako lehen ministroaren karguan. Astelehenean izendatu zuen alderdiak Suga idazkaritza nagusirako, eta LDPk gehiengo zabala duenez legebiltzarrean, erraz lortu ditu gobernuburu izateko behar zituen sostenguak.
Aberen alderdikidea izan arren, Suga ez da elite politikoko kidea. Aberen gobernuan hainbat kargu izan ditu; tartean, gobernuko eledunarena, eta maiz agertu izan da prentsaurrekoetan ere, Aberen osasunak okerrera egin zuenetik. Lehen ministro berriak iragarri du Abek hasitako politikei eutsiko diela, baina beste batzuk ere bultzatuko dituela; besteak beste, erreforma burokratikoak eta nekazaritza eremuentzako laguntza politikak.
Suga aukeratu dute Japoniako lehen ministro
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu