Adituak iragartzen ari ziren moduan, Islandian sumendi erupzio bat izan da. Fagradalsfjall sumendia izan da lehertu dena, Reykjavik hiriburutik 30 kilometrora. Islandiako Meteorologia Bulegoaren lehen datuen arabera, arrakalak 200 metroko sakonera dauka. Azaldu duenez, une honetan ikertzen ari dira erupzioa.
Alerta maila gorenean da herrialdea. Egunak zeramatzaten Islandian erupzio bat izan zitekeela iragartzen, azken egunetan 40.000 lurrikara izan ondoren; pasa den ostegunean, 400 izan ziren. Larrialdi Departamenduak herritarrei eskatu die ez egoteko sumendiaren inguruan, eta Keflavik aireportura daraman errepidea saihesteko.
2010ean Eyjafjallajokull sumendiaren erupzioak Europa osora barreiatu zituen errautsak; hainbat aireportu ixtea eragin zuen eta milaka hegaldi geratu ziren bertan behera. 10 milioi pertsonei eragin zien horrek eta 1.270 milioi euroko galera.
A new video of the eruption at Geldingardalur valley in Reykjanes peninsula. Taken from the Coast Guard helicopter. #Reykjanes#Eruption#Fagradalsfjallpic.twitter.com/B862heMzQL
— Icelandic Meteorological Office - IMO (@Vedurstofan) March 19, 2021