Supertifoi bat helduko da Filipinetara, 220 hildako eragin dituen beste tifoi baten atzetik

Eguraldiak okerrera egingo duela aurreikusten dute, eta tifoia supertifoi bilakatuko dela.

Filipinetako Batangas probintziako herritarrak ebakuatzen ari dira.  TAGALOG HEGOALDEKO BARRUTIKO KOSTAZAINAK
Filipinetako Batangas probintziako herritarrak ebakuatzen ari dira. TAGALOG HEGOALDEKO BARRUTIKO KOSTAZAINAK
nerea intxausti
2025eko azaroaren 9a
11:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Kalmaegi tifoiak gogor astindu ditu Filipinak eta inguruko herrialdeak asteon, eta iristear dago Fung-wong supertifoia.

220 pertsona hil dira euri jasa, uholde eta haizete indartsuengatik, eta 135 pertsona desagertuta daude oraindik. Bada, orain supertifoi bat ari da eremura gerturatzen, eta aurreikusten da oraindik eta arriskutsuagoa izango dela. Milioi bat lagun ebakuatu behar izan dituzte dagoeneko.

Filipinetako 54 probintzia alerta gorenean daude. Orduko 230 kilometroko haize ufadak dituzte, eta oraindik ez zaie okerrena heldu, tifoia ez baita lurreratu oraindik. 

Iragan asteko ekaitzak 2,3 milioi pertsonari eragin die, eta 5.000 gune geratu dira urpean edo lurpean. Agintariek ziurtatu dute desagertutakoen bila ari direla. Cebu hirian hil da jende gehien: 139 lagun. Asteartean eta asteazkenean igaro zen tifoia handik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.