Mundua

Taro Aso kontserbadorea, Japoniako lehen ministro

Ichiro Ozawa oposizioko buruari 337-117 irabazi dio Parlamentuko gaurko bozketan.

2008ko irailaren 24a
09:49
Entzun 00:00:0000:00:00
Taro Aso da gaurtik Japoniako lehen ministroa, hala izendatu baitu Parlamentuak. 337 boto jaso ditu bozketan. Ichiro Ozawa oposizioko buruak, berriz, 117.

Yasuo Fukudaren ordez ariko da postu horretan Aso, eta gaur emango du gobernuko kideen berri. Fukudak duela urtebete eman zuen dimisioa.

68 urte dauzka lehen ministro berriak, eta politikari kontserbadorea da. PLD Alderdi Liberal Demokratikoko kidea da, eta Gobernuko Kanpo Harremanetarao ministroa izan zen.

Japoniako Senatuan, aldiz, Ozawak irabazi du bozketa (125-108), baina hango Konstituzioak dio Parlamentuak duela azkeneko hitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.