Timochenko izango da FARCen hautagaia datorren urtean egitekoak diren bozetan
BOGOTA. Kolonbian datorren urtean egitekoak diren presidentetzarako hauteskundeetan euren hautagaia Rodrigo Londoño Echeverri Timochenko izango dela jakinarazi zuen atzo FARC Herriaren Indar Alternatibo Iraultzaileak. Imelda Daza, berriz, presidenteorde izateko izendatu dute. Senaturako eta Kongresurako zerrendak ere eman ditu ezagutzera alderdiak. Ivan Marquez, Pablo Catatumgo, Carlos Antonio Lozada eta Victoria Sandino gerrillari ohiak egongo dira gerrillatik politikara salto egin dutenen artean.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu