Trumpek %25eko muga zerga ezarriko die Iranekin tratuak egiten dituzten herrialdeei

AEBen segurtasunarentzat Iran mehatxu bat dela argudiatu du.

Donald Trump AEBetako presidentea, atzo, Etxe Zurian. BONNIE CASH / EFE
Donald Trump AEBetako presidentea, Etxe Zurian. BONNIE CASH / EFE
jon ordonez garmendia
2026ko otsailaren 7a
11:24
Entzun 00:00:00 00:00:00

Donald Trump AEBetako presidenteak bart gauean Iranen eta herrialde horrekin tratuak egiten dituzten Etxebeste herrialdeen aurkako agindu bat sinatu du. Horren arabera, AEBek %25eko muga zerga bat ezarriko die Iranekin tratuak egiten dituzten herrialdeei. Trumpek argudiatu du Iran AEBen segurtasunaren aurkako mehatxu bat dela.

Etxe Zuriak eman du aginduaren berri, eta gogorarazi du Iranekin lotutako lehen larrialdi egoera 1995ean izendatu zutela, eta hainbat aldiz handitu dutela. AEBetako Merkataritza idazkaria izango da Iranekin tratuak egiten dituzten herrialdeak zeintzuk diren zehaztuko dituena, eta Estatu idazkariak emango du agindua. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.