Turkiak esan du ez duela onartuko Al-Qaeda eta PKK Sirian finkatzea

2012ko uztailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Ez dugu onartuko Al-Qaeda eta PKK gure mugan finkatzea», ohartarazi du Ahmet Davutogluk, Turkiako Atzerri ministroak. Azken egunotan Ankara kezkatuta agertu da Siriako gatazkarekin, eta esan du Kurdistango Langileen Alderdiak eta Al-Qaedak herrialde horretan indarra hartzeko balia dezaketela gero Turkiari eraso egiteko.

Davutogluk ez du argitu zer neurri hartuko dituzten. «Inork ez luke espero behar Turkiak beharrezkoak ez diren arriskuak bere gain hartzea, baina mugan gure segurtasuna mehatxatzen duen egitura terroristaren bat baldin badago, gure eskubidea eta gure beharrizana da neurriak hartzea». Sirian trantsizioa ahalik eta azkarren gertatzea nahi duela gaineratu du Turkiako Atzerri ministroak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.