«Ukrainazaleak», Nord Stream eztanden atzean

2023ko martxoaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
NEW YORK. Zenbait herrialdetako inteligentzia zerbitzuen datuak iturri gisa aipatuta, The New York Times egunkariak eta Die Zeit astekariak atzo argitaratu zuten «talde ukrainazale batek» lehertu zituela Nord Stream hobiak joan den irailean. Informazio horien arabera, Ukrainako Gobernuak ez zuen zerikusirik izan operazio horrekin, ezta Errusiakoak ere.

Hedabideek esan zuten ez dagoela frogarik nork agindu zuen sabotaje hori. Aldiz, identifikatu egin dute erasoa egiteko erabili zuten ontzia; antza, Polonian alokatu zuten.

Joan den otsail hasieran, berriz, Seymour Hersh Pulitzer saridun kazetariak idatzi zuenAEBetako itsas armadako urpekariek jarri zituztela bonbak, NATOren maniobra batzuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.