Errusiako soldaduek ustezko sei gerrillari independentista hil zituzten atzo, Kaukaso iparraldeko Dagestan errepublikan. Bertsio ofizialaren arabera, ustezko gerrillariek Makhatxkala hiriburuko etxebizitza batean bi haur gatibu hartu zituzten, militarrek eraikina inguratu ondoren.
Dagestango Barne Ministerioko bozeramaile batek erran duenez, soldaduek ustezko bahitzaileekin negoziatu dute, eta horiek haurrei irteten utzi ondoren, militarrek erasoari ekin diote, eta ustezko gerrillari guztiak hil dituzte. Iragan martxoan, Moskuk 30.000 soldadu mugitu zituen Txetxeniatik Dagestanera, gerrillarien ekintzek gora egin dutela eta.
Ustezko sei gerrillari hil dituzte Errusiako soldaduek Dagestanen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu