Venezuelak nazioarteko erakundeetara eramango du AEEren adierazpena
CARACAS. AEE Amerikako Estatuen Erakundeak astelehenean Venezuelaren kontrako adierazpena onartu zuen —orain arte erakundeak hartu duen erabakirik gogorrena—, eta Venezuelako kantziler Delcy Rodriguezek atzo esan zuen nazioarteko erakundeetara eramango duela adierazpena, partziala delako eta indarkeria sustatzen duelako. Legebiltzarrak, berriz, estatu kolpea jo izana leporatu dio Madurori.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu